Calcutan, Ama Teresaren ordenan ari diren gizon-emakumeak sarri joaten dira Sealdah geltokira. Makina bat aldiz saiatu ziren Minuti geltokitik eta miseriatik ateratzen. Baina ezin. Emakumeak ez zien uzten arrimatu ere egiten. Alde egiten zien. Auskalo zer tratu txar eta bortxaketa jasan zituen! Ia etsita, Ama Teresaren elkartekoek Calcuta Ondoan ONGko Izaskuni esan zioten: «joan zaitez zu, ea zuri entzuten eta obeditzen dizun» –izan ere, obeditu «audire»tik baitator, alegia, entzun eta aditu esan nahi du–.
Joan zen Izaskun Minutirengana eta besoan ukitu zion, emeki-emeki. Neskak harrika egiteko imintzioz erantzun zion. Ez zen fio. Ikasita zegoen norbait inguratzea arriskutsua zela berarentzat. Nahita ere, inork ezin izaten zion Minutiri lagundu, izuak baitzeukan menpean hartuta. Berriz ere, alde egin behar zien.
|
 |